«Hitz egiten dizuten eko-panelak» izango ditu Kutxa Ekoguneak, informazio turistikoa emango dutenak. Hala jakinarazi dute egunotan, eta nabarmendu dute, Estatuan aurrenekoak izango direla: «proiektu aitzindaria da».
Informazioa, «aberatsagoa eta irisgarriagoa»
Woodtalk daukate izena panel horiek, eta helburua da, «bertako bisitarien eta turisten esperientzia hobetzea». Lortu nahi dute, erabiltzaileek jasotzen duten informazioa aberatsagoa eta irisgarriagoa izatea. Panel horien bitartez, aukera izango dute «soinu paisajeak aurkitzeko, irudi, soinu grabaketa eta errealitate areagotuko edukiak erabiliz», azaldu dute.
Panel horien aurreneko prototipoak dagoeneko bisitatu daitezke Kutxa Ekogunean.
Panelen aurreneko prototipoak, dagoeneko bisitatu daitezke Kutxa Ekogunean bertan. Bi mailatako informazioa ematen dute, oinarrizkoa eta teknikoa, eta lau hizkuntzatan entzun daiteke: euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.