Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko deialdia argitaratu du Astigarragako Udalak, eta hurrengo ostegunera arte dago eskaerak aurkezteko epea, otsailaren 18ra arte. Kargua lau urterako izango da, eta ez da titulazio berezirik eskatzen, baina kontutan hartuko dira ikasketa tituluak eta euskera ziurtagiriak. Eskaera egitean, aurkeztu behar dira: nortasun agiriaren kopia, Astigarragako errolda agiria, Curriculum Vitaea eta zinpeko aitorpenak.