Inauterietako bazkaria antolatu du Sutu Hernanik, datorren larunbatean, Kontrakantxa gaztetxean. Eguerdiko 14:00etan izango da, eta sarrerak salgai daude, Garin, Aker eta Zintzarri tabernetan. 10 euro dira. Bazkariaren ondoren, gainera, ekintza desberdinak prestatuko dituzte bertan.