Beste sari bat jaso du Iñigo Legorburuk, oraingo honetan bigarren postukoa, Mutrikun. Okelar bertsopaper lehiaketara aurkeztu zuen Legorburuk, Okelartarren iturritik 8 bertsoko sorta, eta 150 euroko saria jaso zuen, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien eskutik, Kalbaixo jatetxean. Iñigo Andonegi mutrikuarrak irabazi zuen.