Datorren larunbatean bukatuko da kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 31a, 01:00

Azkeneko astean sartu da, Sahararako janari bilketa. Datorren larunbatean bukatuko da kanpaina, eta bi aukera dauzkate, elikagaiak eman nahi dituztenek.

Biterin eta supermerkatuetan
Batetik, oraindik ere kaxak daude Biterin, eta azken egunera arte egongo dira bertan. Eta bestetik, supermerkatuetan ere egingo dute bilketa bi egunez, abenduan egin zuten bezala: ostiralean eta larunbatean izango da hori.
Jasoko dituzten produktuen zerrenda ere luzatu diete herritarrei: arroza, azukrea, olioa, pasta, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, eta konpresak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!