Azoka berezia bigarrenez, Urbieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 31a, 01:00

Aurreko igandean bezala, gaur ere jarriko dute Betiko Market azoka, Urbieta kalean. Artista, diseinatzaile eta sor­tzailez osatutako komu­ni­ta­tea da, Mondragon Unibertsi­tateko Kimmu ikasle taldeak sortua.
Azokara gerturatzen dire­nek, denetik aurkituko dute bertan: arropa, umeentzako gauzak, xaboi naturalak, pol­tsoak, dekoraziorako produk­tuak, bitxiak...

Eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin
Euskal Herrian zehar anto­latu dituzte merkatuak, eta Hernanira, bi igandez ekarri dute. Urbieta kalean izango da ona egiten badu, aurreko igandean bezala. Bestela, Atsegindegin jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!