Aldaketak, autobus ‘gorrian’

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 31a, 01:00

Bihartik aurrera, aldaketak izango dira autobus gorriaren lineatan; A1, A2 eta A3 lineatan, hain justu, Areizaga en­presaren autobusetan.
A1 linean, aldatu egingo da Hernanitik Donostiara dijoan ibilbidea, eta geltoki berri bat izango du, Zikuñaga auzoko errotondan.

A2 linean, errefortzuak Martindegitik
A2 linean, berriz, errefortzuak jarriko dituzte Martindegitik. Zehazki, 17 joan-etorri gehiago izango ditu, hiru ordu tartetan banatuta: goizeko 07:00etatik 10:00etara; eguerdiko 13:30e­ta­tik 15:00etara; eta arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara.
Beste aldaketa bat ere izango du A2 lineak: Donostiako sarrera aldatu egingo dute. Aurrerantzean, Bizkaia pasealekutik jarraituko du, Eustasio Amilibiatik desbideratu gabe, eta geltoki bat edukiko du Hizkun­­tza Eskola Ofizialaren parean, Antso Jakituna hiribidean izan beharrean.
A3 linea, berriz, kendu egingo dute, Astigarragatik Os­pi­taletara eta Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusera dijoana.
Ordutegi guztiak ikusteko, sartu konpainiaren web orrian: www.autobusesareizaga.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!