Desgaitasuna dutenentzat, aparkatzeko txartelak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Abenduko plenoan, orde­nan­tza berri bat onartu zuten Aranoko eta Goizu­e­tako Udaletan, desgaitasuna du­ten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. 

Hilabeteko epea, erreklamazioak aurkezteko
Orain, hilabeteko epea dago erreklamazioak aurkezteko; hilaren 23ra arte Goizuetan eta 24ra arte Aranon. Testua ikusgai dago udaletxean.
Hilabeteko epe hori iga­rota ez bada erreklamazio, kexa edo oha­rrik aurkeztu, behin betiko onartuta geldi­tuko da orde­nantza, eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Boletinean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!