Txotx denboraldia martxan da, eta horrekin batera, urtean zehar izaten diren beste hainbat ekimen. Urtetik urtera indarra hartzen joan den horietako bat da Sagar Lasterra. Hamargarren edizioa da aurtengoa, eta ohi bezala, ehundaka korrikalariren parte hartzea espero da.
Sagardotegietatik barrena
Irteera Arraun Elkartearen ondoan jarriko dute, Ibarluze Poligonoan. Lasterketa 8,9 kilometroko ingurukoa izango da, eta ohi bezala, herriko sagardotegietatik barrena egingo da; helmuga kiroldegia izango da.
Irteera puntura joateko autobusa jarriko dute debalde; Kiroldegitik aterako da, goizeko 09:00etatik 10:30etara.
Izenematea, zabalik
Lasterketan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izen-ematea atzotik. www.kirolprobak.com web orrian eman dute: txip horiak 9 euro eta alokairuzko txiparekin, 11. euro. Egunean bertan ere izango da aukera, 16 euroan. yy