Urteroko legez, Santa Ageda bezpera ospatuko dute otsailaren 4an ereñotzuarrek. Atzo izan zuten aurreneko entsaioa; eta bigarrena ostiralean dute, 21:00etan, Ur Mia elkartean. Auzotarrak animatu nahi izan dituzte, jana, edana, kanta eta kopla medio, arratsalde pasa ederra egiten baitute.