Patinaje ikastaroa haur, gazte eta helduentzat, datozen zortzi larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Udazken Kulturalaren bueltan antolatu zuten aurreneko irristaketa saioa, Ereñotzun. Fron­toian egin zen saio hura, eta auzotar ugari gerturatu zen, arratsaldea patin edo gurpil gainean pasatzera; nobedade bat ere bai: monitore bat izan zen bertan, nahi zuenari erakutsi edo la­guntzeko. Ordutik beste bi saio egin dira: abenduan eta urtarrilean, eta auzotarren erantzuna eta gogoa ikusita, ikastaro bat antolatzea erabaki dute.

Zortzi asteko ikastaroa
Patin ikastaroa izango da, zor­tzi astekoa. Aurreneko saioa datorren larunbatean izango da, urtarrilaren 30ean, eta saio guztiak jarraian izango dira, larunbatero.
Beste nobedadea da, bi ikastaro izango direla; batetik haur eta gazteei zuzendutakoa, eta bestea, helduei zuzendutakoa. Beraz, bi ordutegi izango dira: 16:30etan haur eta gaztetxoen saioa hasiko da; eta 17:30etan helduena. Monitorea Garikoitz Astarbe izango da, irristaketa taldeko kidea.

Izena emateko epea, zabalik
Ikastaro osoaren prezioa, 8 saioena alegia, 25 eurokoa izango da haur eta gazteentzat; eta 40 eurokoa helduentzat. Izena emateko epea zabalik dago; watsapa bidali behar da 656 70 38 41 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!