Patinatzeko zita gaur, hila bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Gaur emango dio bukaera hilabeteko programari, Sutu Hernani taldeak. Eta azkeneko zita, Txuri Urdinera patinatzera joateko jarri dute. Arratsaldeko 16:15etan elkartuko dira, Atsegindegiko A1 autobusaren geltokian. Jakinarazi dute, 20 lagun edo gehiago elkartuz gero, deskontua izango dutela sarreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!