Drenaje hodi bat jarriko du Bidegik, Galarretatik Ospitaletara igotzen den errepidean. Hodiak alderik alde zeharkatuko du errepidea, baina ez dute errepidea moztu beharko. Izan ere, hinka bidezko sistema erabiliko dute.
Hodia 47 metro izango da luze, eta 1,2 metro zabal. Lur azpitik sei metrora jarriko dute.
Helburua, ezkerreko ibarretik datozen urak kanalizatzea
Hodi horren bitartez, helburua da kanalizatzea errepidearen ezkerreko ibarretik datozen urak. Errepidearen azpitik bideratuko dituzte, beste aldeko kunetaraino, eta hortik, AP-8 errepideko kunetara kanalizatuko dituzte.
Hodiaren lanak hasi aurretik, kunetak berritu eta haunditzen ari dira orain.