Merkatua, bihar ere bai

Kronika - Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 30a

Aurreko igandean jarri zuten aurrenekoz, Hernanin, Betiko Market azoka. Eta beste behin ere jarriko dute, bihar bertan. Urbieta kalean izango da, eta eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin. Goizeko 11:30etatik arratsaldeko 20:00etara egongo da.
Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek jarri du mar­txan, Kimmu taldeak, eta Euskal Herrian zehar antolatu dituzte merkatuak, artista, diseinatzaile eta sortzailez osatutako komu­ni­tatea eginez.

Arropa, umeentzako gauzak, dekorazioa, poltsoak...
Hamabi postu egongo dira bertan, eta mota guztietako produktuak jarriko dituzte salgai: arropa, umeentzako gauzak, xaboi natu­ra­lak, poltsoak, dekorazio pro­duktuak, bitxiak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!