Hernaniko eta Beterriko esperientziaz, Bruselan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Bruselan izan da Luis Intxa­us­pe alkatea, egun hauetan, Eko­no­mia Sozial eta Solida­rio­ari bu­ruzko Europako I. Forumean parte hartzen. Bertan azaldu ditu, Herna­ni­ko eta Beterriko esperientzia; Udalak parte har­tu edota sustatzen dituen pro­gramak.
Europako Parlamentuko Ez­ker Bateratuaren Talde Kon­fe­deralak gonbidatuta, hitzaldi eta tailerrak egin dituzte, Euro­pako eskualde desberdinetako esperientziak trukatzeko as­moz: Alemania, Belgika, Portu­gal, Irlanda, Euskal Herria... Tartean, Hernaniko Udalekoa.
Batetik, Beterri ­­esku­al­­de­ko programei buruz aritu da Intxauspe: Kooperatzen eta Beteberritzen programak.

Aurrekontu partehartzaileen berri, Forumean
Eta bestetik, Udalaren ekime­nak azaldu ditu: aurre­kontu parte­har­tzai­leak, «herritarrei kudeaketa publi­ko­an erabaki­tzeko ahal­me­na ema­ten dien programa»; mer­ka­tu so­zia­la sus­tatzeko Goie­ner, Fiare eta SSE Azoka eki­menak, kon­tratazio publiko­e­tan klau­su­la sozialak txer­ta­tzeko poli­ti­ka, baratza ekolo­gi­koen parkea... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!