Inauteriei deika, konpartsak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Datorren ostiralean hasiko dira Inauteriak Hernanin, eta lehenbailehen iritsi daitezen desiatzen, dei hirukoitza egin­go diete, asteburu honetan.
Gaur gauean aterako da Kaldereroen konpartsa, he­rri­ko kaleetan zehar lapiko eta zartaiak jo eta jo. Elur Txori elkartetik abiatuko dira, iluntzeko 21:00etan.
Aurretik, afaria ere egingo dute, elkartean bertan, festa borobila izan dadin. Arra­tsal­deko 19:30etan elkartuko dira, eta nahi duenak, elkartean dauka apuntatzeko lista. Pre­zioa 8 eurokoa da.

Iñude eta Artzaiak bihar, Urumea ikastolaren eskutik
Bihar, berriz, Iñude eta Artza­ien konpartsa antzeztuko dute, herriko kaleetan zehar, Urumea ikastolaren eskutik. Eguerdiko 11:45etan aterako dira, eta Kaxkoko kaleetan barrena ibili ondoren, Plazan antzeztuko dute ekitaldi na­gu­sia: Iñudeen haurrei txer­toa eman ondoren, udale­txeko agintariei aurkeztuko dizkiete, beraien izenak erre­gistroan idatzita geratzeko. Gero, azkeneko arin-arina dan­tzatu, eta ikastolara buel­tatuko dira.
23garren edizioa izango du Iñude eta Artzaien kon­partsak, eta 250 lagunek osa­tuko dute aurtengoa; tartean, 50 dantzari, eta garai bateko pertsonaia ugari: globeroak, piruleteroak, barkileroak, ume­­zainak, alkatea, idaz­ka­ria, sendagileak, erizainak, zapata-garbitzaileak, argaz­kilariak...

Musika Bandak, kontzertua
Urumea txaranga ere izango dute lagun, Plazako ekital­di­an, eta Hernaniko Musika Bandak ere, Inauterietako kon­tzertua es­kai­niko du, ur­te­ro bezala. Udale­txeko arku­pe­tan izango da, eguerdiko 13:15etan hasita, eta Tolosako Inauterietako kanta ezagu­ne­nak joko dituzte, Roberto Pa­checoren zuzendaritzapean.
15 pieza izango dira: Diana, Pello Ziri Ziri, Bara­tze­ko Piku­ak, Galtzaundi, Pas­te­lero, Fa­rol Dantza, Pa­qui­ta La Verga­resa, Isabelita, Haba­nera, Con­trapas, Polka, Pras­kua­rena, Habanera, Jota eta Irureta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!