Sagardoetxea Fiturren izan da, Euskadiko gastronomia bisitariei ezagutarazteko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Fiturren, Madrilen izan berri da Joxe Mari Alberro, Sagardoetxeko zuzendaria. Euskadiko Museo Eno­gas­tronomikoen Sarearen aurkezpenean hartu zuen parte. Sare honen helburua da, sagardoa, ardoa, txakolina, idiazabal gazta, gozoa eta antzeko euskal produktu gastronomikoak ezagutaraztea. Eta horrekin batera, hauekin lotutako usadioak, kultura eta ohiturak bisitariei transmititzea. 
Museo sareak kultura eta gastronomia proi­ektuetan egingo du lana: «helburua da, gure lurreko gastronomia produktu tipiko hauen atzean ezkutatzen diren euskal funtsa eta ohiturak bisitariei helaraztea, euskaldunak hobekien identifika­tzen gaituztenak baitira». Bide horretan, urte haue­tan hainbat esperien­tzia turistiko sortu dira, tartean, Sa­gardoa eta Idiazabal Gaz­taren ibilbidea. Orain, sarea sortuta, gastronomia-proposamen berriak es­kainiko dizkiote bisitariari; gainera, museotara egindako bisitak uztartu ahal izango dituzte beste esperientziekin, tartean, sagardotegietara bisitak eginez.
Bestalde, eskuorri bat ere egin dute, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dauden museoak biltzen di­tuena; bertan daude, es­kaintza turistikoen ingu­ru­ko informazio ezberdinak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!