Hitzordu garrantzitsuak izaten ari dira aste honetan Hernaniko pelotariak. Bihar, jubenil mailan ari diren Agirre eta Berasartek dute dena eman beharra. Intxurre taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, goizeko 11:00etan, Kiroldegian. Irabazi beharreko partidua dute, finalerdietara sailkatzeko esperantzarekin jarraituko nahi badute. Bestalde, asteburuan, Hernaniko kadete eta jubenilek Euska Liga eta Udaberri Torneoko partiduak izango dituzte jokoan, hurrenez hurren.