Erremonte jaialdia izango da larunbatero bezala, gaur Galarretan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak eta hirugarrengoan, Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak jokatuko du. Ezkurra II izango du lagun, gaurko lehian; eta aurrean, Matxin III eta Ion.