Otermin eta Senperena, Gipuzkoako txapeldunorde

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Gipuzkoako Kluben arteko txa­pelketako finala jokatu zen Donostiako Anoetako Belodro­moan, eta bertan egon ziren Victor Alvaro Construcciones-Donosti Berri taldea osatzen duten bi astigartarrak, Tomas Otermin eta Telmo Senperena. 
Garaileak izateko faboritoenen artean zegoen talde do­nos­tiarra, baina azken frogan azkarragoak izatearen on­do­rioz, Asturiasko Selekzioak be­re­ganatu zuen garaipena.

Emozioz beteriko finala
Azkartasun, Scracht, Danesa, 500 metro... probak egin ondoren, aurreneko bien arteko desberdintasuna puntu bakarrean geratu zen, beraz, Tal­deka Segitzeko proban erabaki zen dena. Horrela, Asturiasko Selekzioak garaitu zuen Do­nosti Berri taldea 80 zentesimako tarteagatik, eta Tolo­sako Limousin taldea gelditu zen hirugarren.

Juniorretan, hirugarren
Victor Alvaro Construcciones-Donosti Berri taldeak ere zorte ona izan zuen junior mailan. Urko Senperena astigartarrak, Hernani eta Donostiako beste kide batzuekin, osatzen duen taldea ere fin ibili zen eta podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuen. Bere aurretik, Tolosako Limousin bigarren, eta Aviron Bayonais garaile.

Pistako denboraldiaren bukaera, gaurtik
Pistako denboraldiari bukaera emateko, Gipuzkoako Bakar­ka­ko txapelketa egingo da gaur eta bihar, 16:00­tatik au­rrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!