Logroñora bidaiatu dute Mundarroko neskek, eta bertan jokatuko dute Campus Prometeren aurka, iluntzeko 20:00etan hasita.
Lehia garrantzitsua da gaurkoa bientzat; izan ere, Campus Promete bosgarren dago sailkapenean, eta Mundarro, zazpigarren, 2 puntuko desberdintasunarekin.
Gizonak bihar, etxean
Etxean jokatuko dute, ordea, gizonezkoek. Mundarro-La Salle B-k gaur jokatuko du, 16:00etan Kiroldegian; eta Mundarro-La Sallek bihar, arratsaldeko 18:00etan, La Sallen.