Esku pelotako hiru partidu jokatuko dira gaurko egunez, denak eskuz binaka. Lehenengo, nagusien mailan, Gazteluren aurka lehiatuko da Mundarro, goizeko 10:45etan hasita, Andoainen. Goizeko 11:00etan hasiko da bigarren partidua, nagusien mailako hau ere. Orion izango da, bertako taldearen aurka lehiatuko dira astigartarrak. Azkenik, arratsaldeko 16:15etatik aurrera, infantilen mailako bikoteak Oiartzunen jokatuko du Oiarpe taldearen aurka.