Etxean jokatuko dute asteburu honetan Mundarroko maila goreneko mutilek. Lengokoak izango dute aurkari, eta arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Zarkumendegin.
Garaipenaren hiru puntuak etxean geratzea izango dute helburu moreek, berriz ere, sailkapenean azkena dagoenaren aurkako partidu honetan. Urte berri honetako partidu guztiak irabazita, Mundarroko mutilak laugarren postuan daude orain.
«Partidu eroa» aurrekoa
Indartsu zapalduko dute zelaia Mundarroko mutilek, aurreko partidua irabazi ondoren. «Partidu eroa» izan zela onartu du taldeak. Hasi eta berehala aurreratu ziren moreak markagailuan Beñat Mendibururen golari esker, baina partiduak aurrera egin ahala, Donostiako Eas08 indarra hartzen joan zen. Azkenean, gorabehera askoren ondoren, Mundarro gailendu zen 3-4.