Goiz pasak Urumea bailaran izenburupean, bueltaxka antolatu du Ereñotzuko Olak auzo elkarteak biharko.
Ereñotzutik Hernanira egingo dute oinez, eta Ereñotzuko parkean jarri dute irteerako zita goizeko 9:30etan. Goiz osoa oinez pasa ondoren, Ereñotzura egingo dute buelta. Horretarako, autobus zerbitzua jarri dute, espresuki, eguerdian buelta egin ahal izateko.
Ereñotzuarrei parte hartzeko deia
Olak auzo elkarteak esan duenez, haurrekin egiteko moduko buelta omen da, beraz, ereñotzuar guztiak animatzen dituzte bertan parte hartzera.