karnabalak ospatuko dituzte gaur aranotarrek, eta urtero bezala, plan borobila antolatu dute gaurko egunaz disfrutatzeko.
Aurreneko zita goizean goizerako jarri dute: 08:30etan elkartuko dira zomorro guztiak Suron, eta bertatik abiatuko dira puxka bila, auzoz auzo eta baserriz baserri: Suron barrena ibiliko dira aurrena, gero, Arranbide zeharkatuko dute, Benta Berrira joanen dira hurrena, Beheko Herri bixitatuko dute, ondoren, eta herrian bukatuko dute buelta. Bueltaxka osoa Izer eta Alabier trikitilarien hotsek lagunduta egingo dute.
Eguerdiko 15:00ak aldera bukatuko dute herritik buelta zomorroek, eta ondoren soziedadera bazkaltzera joanen dira elkarrekin. Bapo bazkaldu eta bukatzean, kantu saioa eginen dute soziedadean bertan.
Herrian barrena ibili ondoren, soziedadean bazkalduko dute zomorroek.
Poteoa, arratsaldean eta herri afaria eta kontzertua, gauean
Bazkaldu ondoren, festek aurrera eginen dute. Arratsalde-iluntze partean, poteoa egingoda herrian zehar, trikitilarien musikak lagunduta.
Ondoren, afari herrikoia antolatu dute. Herritar guztiei irekita egongo da eta Aranoko soziedadean egingo da.
Eguna borobiltzeko, Garik eta Iñakik kontzertua eskainiko dute.
Karnabaletako egun potoloari bukaera emateko, herri afariaren ondoren musikak jarriko du giroa Aranon, Garik eta Iñakik eskainiko duten kontzertuarekin.