Aurrekontuak aztertzeko asmoarekin, auzoz auzo bilerak egiten ari da Gobernu Taldea. Bederatzi bilerarako hitzorduak jarri zituzten, eta azken lauak aste honetan bertan izango dira. Santiagomendi, Oialume, Ermañan eta Arrobitxuloko bizilagunen txanda izango da, astelehenetik ostegunera, 19:00etan.
Otsailak 1, Plaza-etxen: Santiagomendiko biztanleak.
Otsailak 2, Oialume tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 3, Ermañan tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 4, Arrobitxuloko lokalean: bertako biztanleak.