Josetxo Ezkurra memorialean, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Josetxo Ezkurraren omenezko XVI memoriala antolatu du, beste behin, Erreka K.E.k. Eta parte hartzeko izenematea irekita da jada, otsailaren 7ra arte, bihar zor­tzi. Txa­pelketa martxoaren 6an hasiko da, eta bukaera ekaineko azkeneko astean izanen da.
Izenemateak posta elektronikoz eginen dira salaae@­gmail.com helbidean, eta bertara bidali behar da izenemate orria, telefono zenbaki ba­tekin eta posta elektroniko helbide batekin.

Txapelketan, sei kategoria
Txapelketa kanporaketa erara jokatuko da, eta igande goizetan izango dira partiduak. Sei kategoria bereiziko dira, adin tarteak kon­tuan izanik: ume­ak, 2006-2007 urtetan jaiotakoak; ki­mu­ak, 2004-2005 urte­takoak; haurrak, 2002-2003koak; ka­de­teak, 2000-2001 urtekoak; gazteak, 1998-1999koak; eta 1997tik behera, helduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!