FUTBITO txapelketa azkarra antolatu du Umore Ona elkarteak gaurko. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, 20 minutuko partiduak jokatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Ondoren, indarra berreskuratuko dute Umore Ona Elkartean egingo den afarian. Afarira joan nahi zutenek, urtarrilaren 25a arte izan zuten izena emateko aukera.
Txapelketan izena emateko aukera izanen da gaur, baina ez afarira.
Izenematea, 3 euroan
Aurrez izena eman ez dutenek ez dute afarira joateko aukerarik izanen, baina txapelketan parte hartzeko aukera, bai. Jokalari horiek, futbito partiduak hasi aurretik apuntatzeko aukera izanen dute.
Partiduak taldeka izanen dira, baina parte hartzea pertsonako ordainduko da, hau da, taldeko bakoitzak 3 euro jarri behar izango ditu.