«Oso positiboa iruditzen zaigu, herritarrek dituzten beharrak asetzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Herrian gasolindegi bat irekitzeko intentzioa plazaratu zuten duela pare bat aste goizuetar talde batek, eta 100 herritarretik gora bildu zituen bilera batean aurkeztu zuten proiektua. Ideia da kooperatiba bat sortzea gasolindegiaren proiektua aurrera eraman ahal izateko. 
Herritarren onarpena ikusi zuten antolatzaileek bileran, eta, ildo beretik, Goizuetako Udalak ere «babesa» azaldu nahi izan dio proiektu berri honi. Izan ere, «oso positiboa iruditzen zaigu, herritarrek dituzten beharrak asetzeko beraiek antolatu eta beraiek sortzea euren bide propioak», adierazi du Udalak bere webgunearen bitartez. 
Gainera, kooperatiba bera martxan jarri izana «txalogarria» iruditzen zaie Udaleko kideei, baina «gasolindegia sortzeko oraindik ere zehaztasun eta zeregin asko dagoela» aipatu du Udalak. Horregatik, «laguntzeko konpromisoa» berretsi du.

Egoera aztertzea, datorren pausua
«Gasolindegiak herritarren in­teresa piztu» du­e­la onartu zu­­­­ten antolatzaileek aurreko astean, eta «positiboki» baloratu du Udalak hau ere. 
Beraz, hemendik aurrera pauso be­rriak emango direla jakinarazi du taldeak. Hurren­goa, izango da bideragarritasuna aztertzeko herritarrei in­kestak egitea izanen da, eta emaitzak jasota, plan bat eginen dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!