Aurreko larunbatean jokatu zen, Buruntza-Orian, II. Zonako Ehiza Txikiko Txapelketa txakurrarekin. Sei elkartetako 18 ehiztarik hartu zuten parte, eta denetan onena, Ekaitz Cisneros hernaniar gaztea izan zen, Txantxangorri elkartekoa. Aurreneko proba zuen senior mailan, jubeniletatik igo berri, eta aurrea hartu zien Axier Gaztañaga andoaindarrari eta Jose Luis Toledotxiki urnietarrari.