«Inbidia sanoa ematen digute, bilketa sistema bozkatu dezaketen herriek»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 01:00

Bere poza erakutsi du Herna­niko PSE-EEk, beste herri ba­tzuetan aukera izan dutelako, hondakin bilketa sistema au­keratzeko: «inbidia sanoa ematen digute, herritarrek bilketa sistema bozkatu ahal izan duten herriek», adierazi du Ricardo Crespok, Herna­ni­ko sozialisten bozeramaileak.
Nabarmendu dute, Legazpi eta Aretxabaletako herritarrek lortutako emaitzak, aurreko igandean, sistema bozkatzean: «Legazpin, bozkatu zutenen %68,85a azaldu zen bilketa selektiboaren alde, eta Aretxa­baletan, botoen %76ak eskatu zuen kontenedoreen sistema», jakinarazi dute.

«Urrian eskatu genuen guk, horrelako kontsulta bat 
egitea Hernanin ere»

PSE-EEk gogoratu du, pasa den urrian eskatu zuela horrelako kontsulta bat egitea Hernanin ere, «nola egin elkarlanean erabakitzeko asmoz. Baina EH Bildu kontra azaldu zen, eta Orain Hernani abstenitu».
Crespok nabarmendu du, Lazkaoko esperientziak, azaroan eta abenduan, erakutsi duela «posible dela kontenedoreekin berdindu eta hobe­tzea, atez atekoarekin lortzen den birziklapen tasa, merkeagoa izateaz gainera».
Azaldu duenez, Bergaran, Eskoriatzan, Legazpin eta Are­txabaletan aukeratu ahal izan dute bilketa sistema, soilik Udalaren eskumena dena, eta inolako oztopo legalik ez due­na, «guztiok zer nahi dugun demokratikoki erabakitzeko borondate politikoa baizik. 2016an zehar, ikusiko dugu nola bozkatzen duten beste herrietan, Astigarragan adibidez. Hernaniarrek, berriz, au­kera hori izan gabe jarraituko dute», kexatu da Crespo. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!