Inauterien iragarle, kalderero iñude, artzai eta musikari

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 01:00

Badatoz inauteriak Herna­ni­ra, iragarpen hirukoitza egingo diete, asteburu honetan: Kaldereroek aurrena, Iñude eta Artzaiek ondoren, eta Musika Bandak azkenik.
Bihar aterako da Kaldere­roen konpartsa, Elur Txori elkartearen eskutik, gaueko 21:00etan. Aurretik, 19:30etan, afaria egingo dute elkartean bertan. Gaur jarriko da lista elkartean; 8 euro dira.

Zita bikoitza, igandean
Igandean, berriz, Iñude eta Artzaiak aterako dira kalera, Urumea Ikastolak antolatuta. Eguerdiko 11:45etan abiatu, eta Kaxkoan barrena ibiliko dira, Plazan bukatzeko, ekitaldi nagusiarekin.
Plazan bertan, jarraian, Inauterietako Kontzertua es­kai­niko du Hernaniko Musika Bandak. 15 pieza joko dituzte, 13:15etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!