Bilera gaur, Terueleko espetxera martxari buruz

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 01:00

Abian prozesuan murgilduta dago Ezker Abertzalea, Zutik Euskal Herria ebazpenetik gaur artekoaren balantzea egin eta ekimena hobetzeko.
Prozesu horretan «presoek daukaten garrantzia» azpima­rra­tzeko, eta prozesuan parte hartzeko deia eginez, martxak antolatu dituzte espetxeetara. 

Lan eguna, Garinen
Otsailaren 20an izango dira, eta hernaniarrak Terueleko espe­txera joango dira. Horri buruz hitz egin eta azalpenak ema­teko, lan eguna antolatu dute gaur, iluntzeko 20:30­etan. Ga­rin tabernan elkar­tu­ko dira, eta herritar guztiei luzatu diete deia, parte hartzeko.
Horrez gain, batzar irekia ere egingo dute otsailaren 9an. Aurreneko fasearen balantzea egingo dute hasteko; espetxe­e­tara egingo diren martxen berri emango dute gero; eta bukatzeko, Abian prozesuaren bigarren faseari buruzko argi­bideak emango dituzte ba­tzarrean.

Kontzentrazioa Plazan, gaur
Ostiralero bezala, kontzen­tra­zioa egingo dute gaur, preso eta iheslarien senide eta la­gunek. 20:00etan izango da, Pla­zan, eta dei egin diete he­rri­tar guztiei, bat egi­teko: «guz­tion artean ekarriko ditugu; kalera atera behar gara guz­tion artean presioa egitera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!