Gaur hasiko dute bere bidea hernaniarrek, Euskal Herriko Mus Txapelketan. Orain hiru aste abiatu zen, herriz herri jokatu diren kanporaketekin, eta gaur izango da Hernanikoa. Garin tabernan jarri dute zita, arratsaldeko 17:00etan, eta bertan jokatuko dute, Gipuzkoako faserako pasea.
Izenematea 20 euro bikoteko, Garinen bertan
Txapelketan parte hartu nahi dutenek, Garin tabernan bertan eman beharko dute izena. 20 euro dira bikoteko.
Irabazleek otsailaren 20an jokatuko dute Gipuzkoako fasea, Euskal Herriko final haundira pasatzeko asmoz. Martxoaren 5ean izango da hori, Zuberoako Urdiñarbe herrian. Saria: 3.000 euro eta Karibera bidaia.