Udala, «prekarietatearen kontra eta berdintasunaren alde»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 01:00

Asteartean bildu zen Herna­niko Udaleko Plenoa, eta bitan landu zuten lan munduko klausula sozialen gaia: Udal eraikinen garbiketarako kontratazio pleguekin aurrena, eta prekarietatearen aurkako ko­rrikari elkartasuna erakusteko mozioan ondoren.
Aurretik, hainbat puntu landu zituzten. Hasteko, iazko Udal Aurrekontuko bi kreditu aldaketaren berri eman zuten, eta baita aurrekontu egonkortasunari buruzko txostena ere.

Elizatxon, alokairua
Ondoren, Elizatxo auzoko 16ko behea alokairuan esleitzea onartu zen; Udalaren jabe­tzako etxebizitza da, eta baldintzak betetzeko obrak egin dituzte.

Udal eraikinen garbiketa egiteko, 36 langile
Udal eraikinak garbitzeko kon­tratazio pleguak ere eraman zituzten Plenora. «36 langile izango dira, eta bi urterako sinatuko da kontratua, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, Udala eta enpresaren artean», azaldu zuen Koro Etxeberria zinegotziak: «hainbat klausula finkatu di­tu­gu, langileak baldintza onenetan ari­tzeko, eta bermatzeko hizkuntza politikari bu­ruzko irizpideak eta berdintasuna».
Modu berean, jakinarazi zuen gutxitu egin dela arlo ekonomikoari ematen zaion puntuazioa, eta mahai bat eratuko dela ordezkapenen irizpideak zehazteko, Udalak ere zeresana izan dezan.
Andoni Amonarraiz EAJ­ko bozeramaileak, komentatu zuen batzordean aipatu zela aukera, lanpostu finkoak sor­tzeagatik puntuazioa haundi­tzekoa. Pleguetan hori jaso­tzea ez dela posible argitu zuen Etxeberriak, baina behin en­pre­sa hautatuta, harekin ha­rre­manetan zehaztu daitezkeela irizpide horiek, «baldintzak ahalik eta onenak izateko».
Orain Hernanik, berriz, bere desadostasuna erakutsi zuen: «EH Bilduk zioen bere programan, subkontratazioarekin amaitzea zuela helburu; guk ere helburu hori dugu», azaldu zuen David Guiradok. Horregatik, ple­guak onartzearen kontra bozkatu zuen; EH Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin onartu ziren.

Udala-herritarrak harremana errazteko, eskuliburua
Udala eta herritarren arteko harremana hobetzeko eta errazteko, lanketa prozesu batean ari direla azaldu zuen Inhar Olanok, eta orain, Udal izapideen eskuliburu baten idazketan ari dira.

Prekarietatearen kontrako mozioa, aho batez onartuta
Azken puntuan, mozio bat onar­­tu zuen Plenoak, aho ba­tez: Correscales, prekarietatearen aur­kako korrika (otsailak 19-21 Bilbo-Bartzelona) babestea, Mo­vies­ta­rren­tzat lan egiten duten teknikoen aldarrikapenei elkartasuna era­kusteko. 1.000 euroko ekarpena ere egingo dio, eta prekarietatea sustatzen duten en­pre­sekin dauzkan harremanak berraztertuko ditu. Orain Her­nanik aurkeztutako testua ere gehitu zitzaion mozioari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!