Otsailaren 4an, urtero bezala, Santa Ageda bezpera ospatuko dute, eta kantuan aterako dira, Hernanin eta Ereñotzun. Zita prestatzeko, entsaioak egingo dituzte egunotan.
Entsaio bakarra egingo du Ohitura Zaharrak abesbatzak: gaur iluntzeko 20:00etan bilduko dira, Biteri kultur etxean.
Ur Mia elkartean, bihar
Ereñotzun, berriz, bihar daukate ahotsak fintzeko zita. Iluntzeko 21:00etan elkartuko dira, Ur Mia elkartean.