«Errauste plantaren kontrako borroka, herritar guztion gaia da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 01:00

Bilera antolatu du Hernanin Zero Zabor taldeak gaur, eta bertaratzeko deia luzatu die herriko talde eta bizilagun guztiei. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Bertan hitz egin nahi dute, herriko beste taldeekin, otsai­laren 28an egingo duten men­di mar­txaz: Hernanitik abiatu, eta Zubietara joango dira, «Gipuzkoako Foru Aldundiak errauste planta eraiki nahi duen lekuraino». Martxa pres­tatzen hasi dira dagoeneko, eta inguruko herrietatik ere, abiatuko dira egun horretan, Zubietara bidean: Usurbiletik, Lasartetik... Goizean abiatuko dira, eta eguerdian bukatu.

«Gure osasuna, dirua eta ingurumena daude jokoan, baina seme-alabena ere bai»
Gaiaz hitz egiteko deitu ditu herriko beste taldeak, guztiei dagokiela azpimarratuz: «hon­­da­kinen kudeaketa ona eta errauste plantaren kontrako borroka, herritar guztion gaia da. Gure osasuna, dirua eta in­gu­rumena daude jokoan, bai­na gure seme-alabena ere bai».
Horregatik, guztiak gonbi­da­tu dituzte parte hartzera: «denok sortzen ditugu honda­kinak, eta denok lagundu be­har­ko dugu gutxiago sortu eta sortutakoak hobeto kudea­tze­ko, gu geu eta gure ingurua gehiago pozoitu gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!