Hirugarren garaipena, segidan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00



Hiru puntu gehiago ditu asteburutik, Mundarro-Petritegi taldeak;
EAS 08 taldearen kontra 3-4 nagusitu ziren, etxetik kanpo. Talde donostiarra aurreratu zen markagailuan, eta astigartarrek berehala lortu zuten berdinketa, Beñat Mendibururen golari esker. Atsede­nalditik bueltan, Beñat Mendiburuk beste bi gol egin zituen, bigarren zatiko aurreneko bost minutuetan. Etxeko taldearen bigarren gola, penalti baten ostean etorri zen. Mundarrok berehala erreakzionatu zuen, eta laugarrena sartu zuen. Partidua bukatzeko bost minuturen faltan, markagailuan gerturatzea lortu zuen talde donostiarrak. Urteko aurreneko partiduak garaipenarekin borobildu dituzte moreek; asteburuan, Lengokoak taldearen bisita jasoko dute Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!