«Astigarragako 5 jaio berriren omenez landatutako 5 zuhaitz moztu dira justifikazio gabe»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00

Astigarragako  EH Bilduk Kronikara bidalitako oharrean azaldu duenez, Udalaren jabegoa den lursail batean zeuden 5 gereziondo moztu dira: «orain bi hilabete jakin genuen, orain 18 urte Zuhaitz Egunean landatutako bost gereziondo moztu zirela». Gertaera larria dela dio EH Bilduk: «edozein zuhaitz eta edonon izanda ere, moztea oso justifikatua egon behar den ekintza dela uste dugu, eta arrazoi sendorik gabe, egin ezin daitekeena. Baina gertaera hau hori baino larriagoa da: zuhaitzak udal jabegoko lursail batean zeuden landatuta, Santia­go­men­diko landa eremuan. Daki­gu­naren arabera, ez da udala bera izan mozketa egin due­na. Dirudie­nez, hirugarren bat izan da. Noski, dakiguna da, inolako arrazoi sendorik gabe burutu dela mozketa».
Prentsa oharrean azaldu dutenez, zuhaitz hauek ez dira beste edozein bezalakoak: «haur jaioberriak izan zituzten familiei, haurren omenez eskainitako zuhaixkak ziren. 18 urte ondoren, itxura ederra zuten. Gaur egun Zuhaitz Egu­na ospatzen da, eta une hunkigarria izaten a familientzat. Beraz, mozketa honekin gertatutako, herriaren 5 zuhaitz moztea baino gehiago da».
Azken Hirigintza Ba­tzor­dean Alkateari honen berri galdetu zitzaiola azaldu du EH Bilduk: «gure harridurarako, Al­kateak bera, lursaia  ‘txukuntzeko’ baimena eman zu­ela jakin genuen, hau da, de­non lursai bat ‘txukuntzekoa’ hirugarren bati eman zaiola. Gutxienez, harrigarria».
Es­pe­­­dientea irekitzeko eskatu dutela azaldu du EH Bilduk : «benetan zer gertatu den jakin nahi dugu eta beharrezkoa bada, eta guztiok bete behar ditugun legeek hala badiote, dagokionari da­gokion ardura zehazteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!