Etxebizitza libreak alokatzeko behin behineko zerrendak, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00

Astigarragako Udalak etxe hutsak erregimen sozialean alokatzeko diru laguntza emango du, eta jakinarazi duenez, behin behineko zerrendak argitaratu dira. Azaldu dutenez, ekintza honen helburua da, herrian dauden etxebizitzen alo­kai­rua sustatzea: «hala, onar­tu­tako es­katzaileek diru lagun­tza ja­soko dute, Ordenantzak dioen moduan, alokairu so­zia­leko err­egimenean etxe li­break errentan jartzeagatik».
Udalak jakinarazi duenez, zerrendak ikusgai daude udal iragarki taulan eta www.as­tigarraga.eus web orrian. Erre­klamazio epea otsailaren 9ra arte izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!