Txantxilla auzoko bi etxetan lapurtzen saiatu ziren herenegun, 14:00ak aldera. Ustezko lapurreta, 7. zenbakiko 4. pixuan gertatu zen, eta bizilagun batek pasa zion abixua Udaltzaingoari, bi etxebizitzetako ateak irekita zeudela esanez. Ateko zerrailak eta pomoak lehertuta aurkitu zituzten, guztiz kolpatuta zeuden bi ateak. Oraingoz ez da salaketarik jarri.