Perurenako bizilagunen txanda gaur, aurrekontuak aztertzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00

Astigarragako gobernu tal­d­ea bilerak egiten ari da he­rritarrekin, aurrekontuak az­tertzeko asmoarekin. Astele­henean hasi zuten erronda, eta guztira bederatzi bilera egingo dituzte. Auzoz auzo egingo dituzte bilerak;  helbu­rua da herritarrei aurre­kontuak aurkeztea eta be­raiekin aztertzea; herritarren proposamenak ere jasoko di­tuzte bilera hauetan. Bes­talde, Alkateak azalduko ditu, udal gobernuak ja­rraituko dituen lan ildoak.

Bilerak, ordu berean
Auzoz auzo antolatu dituzten bilera guztiak ordu berean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan. Gaur Perurenako au­zotarren txanda izango da; eta bihar, erdigunekoena.

Urtarrilak 27, Perurenan: bertako biztanleak.
Urtarrilak 28, pleno artoan: Erdialdeko biztanleak
Urtarrilak 29, Kultur etxean: Txoritokieta, Errekatxoko, Aranibar eta Portutxoko biztanleak.
Otsailak 1, Plaza-etxen: Santiagomendiko biztanleak.
Otsailak 2, Oialume tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 3, Ermañan tabernan: bertako biztanleak.
Otsailak 4, Arrobitxuloko lokalean: bertako biztanleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!