Zinea jarriko dute larunbatean, Astigarragako kultur etxean. The Snow Queen pelikula izango da ikusgai haurrentzat, 17:00etan hasita. Marrazki bizidunetako pelikula da eta euskeraz izango da ikusgai; 80 minutu inguruko iraupena izango du.
Sarrerak, salgai
Pelikula datorren larunbatean izango da, baina sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke www.astigarraga.eus webgunearen bitartez. Horrez gain, pelikula hasi baino lehen erosteko aukera ere izango da, Kultur Etxean bertan, 2 euroren truke.