Erdigunetik sagardotegietara joateko autobus zerbitzua debalde, aurten

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 01:00

ASTIGARRAGAKO zenbait sa­gar­dotegi nahiko urruti ge­ratzen dira erdigunetik, eta bide hori errazte aldera, au­tobus zerbitzua jarri dute.
2016ko txotx den­bo­ral­di­rako Astigarragako Uda­lak eta Be­hemendi Lan­da Gara­pen el­karteak elkar­la­nean an­­­­to­latu dute, eta azaldu du­ten moduan, asmoa da Asti­garragako er­di­gunetik saga­r­dotegietarako bidea  egiteko garraio zerbitzua jartzea mar­txan, debalde: «zerbitzu hau aurreikusi da sa­gar­do­te­gie­ta­ra bertaratzeko erraz­ta­sunak emate al­dera. Geroz eta gu­txiago dira sa­gar­do­tegietara kotxean joan na­hi izaten duten bezeroak, eta iniziatiba honekin lortzen da, kotxerik hartu gabe, sa­gardotegietara joateko auke­ra izatea».

Autobus zerbitzua apirilaren 23ra arte
egongo da: astelehe­netik ostegunera,
20:00etatik 00:00etara; eta ostiral eta larunbatetan, 20:30­etatik 00:30etara.

«Gutxi batzuekin hasiko da zerbitzua»
Astigarragako Udalak eta Behemendik azaldu dutenez, aurreneko urtea izaki, zaila da aurreikuspenak egitea: «zaila da zerbitzuak izango duen eragina ikuspegi guz­tietatik aurreikustea. Aurre­ne­ko urte honetan zerbitzua gu­txieneko batzuetatik ha­siko da, eta emaitzen ara­bera, hurrengo urteetarako in­dartzen joatea da as­moa. Baina horretarako, era­gile guztiekin partaidetza eta inplikazioa erabakiga­rriak izango dira: sagar­do­gileak, Udala, Behemen­di...».

Astelehenetik larunbatera zerbitzua, gauez
Azaldu dutenez, zerbitzua as­telehenetik larunbatera izan­go da, gauez: «3 hilabetez egon­­go da, urtarrilaren 25etik api­rilaren 23ra; eta debalde izango da. Astelehenetik oste­gunera 20:00etatik 00:00e­ta­ra izango da; eta ostiral eta la­runbatetan, 20:30etatik 00:30e­tara».
Zerbitzua bi furgonetekin egingo dute, bi zonaldetan ba­natuta: «lanzadera modu­an, furgonetak erdigunetik sagardotegietara joan-etorria egingo dute, aurreneko eta azken bi orduetan, s­a­gar­do­gile eta bezeroen deien ara­bera, furgonetan sagar­do­tegi ezberdinetara joango dira».
Ibilbideak zehazteko ga­raian, sagardotegien koka­pena kontuan izango dela azaldu dute: «zonaldearen arabera, furgoneta bakoitzak identifikazio txartelak izango ditu aurrealdean, pasako den sagardotegien izenekin»


ZONALDEAK:
Erdigunea-Sagardotegi Zeharra-Santiagomendi bidea:
Larrarte, Etxeberria, Oyarbide, Artola, Oialume-Zar, Zelaia, Gurutzeta eta Rezola.
Erdigunea-Donostiako muga-Perurena bidea-Hilerria:
Bereziartua, Irigoien, Mina, Zapiain, Astarbe, Alorrenea, Petritegi, Lizeaga eta Gartziategi.

Geltokia:
Lineako autobusen geltokian, Donostia ibilbidean, Renault parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!