Atzo zabaldu zen aurrematrikula egiteko epea, datorren ikasturterako, Hernaniko eskoletan. Hamar egunez izango da aukera, otsailaren 5era arte.
Hernanin bertan, «aukera zabala eta kalitatezkoa» dagoela nabarmendu du Udalak. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (2-12 urte) egiteko, bost eskola daude: Elizatxo, Inmakulada, Langile, Urumea, eta Txirrita Ereñotzun. Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) egiteko, berriz, beste bi: Hernani Institutua eta Inmakulada.
«Abantaila asko», herrian ikasteak
Modu berean, Udalak gogoratu du abantaila asko dauzkala Hernanin bertan ikasteak: «merkeagoa eta erosoagoa da, heziketa hurbiletik jarraitzeko aukera daukazu...».