Bikain aritu ziren atleta hernaniarrak, igandean, Urnietako On Bosko krosean. Garaipen bikoitza lortu zuten: Andoni Olazagirre nagusitu zen gizonezkoetan, eta Maitane Guerrero emakumezkoetan. Ohorezko posturik ere ez zen faltatu, herritarren artean: Hoki Guerrero (6.), Eva Esnaola (7.), Xabi Intxauspe (7.) eta Harkaitz Fernandez de Landa (8.) sartu ziren aurreneko hamarretan.