Gaur bilduko da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Hernaniko Udaleko Plenoa. Udaletxeko pleno aretoan izango da, eta bederatzi puntu eztabaidatuko dituzte. Tartean, hasiera emango diote, «tramite administratiboen berrikuste, arrazionalizazio eta sinplifikazio prozesuari». Horrez gain, bozkatuko dute Udal eraikinen garbiketarako kontrataziorako pleguak onartzea.
Moviestarreko teknikoei elkartasuna
Hiru berri emate ere izango dira, eta bukatzeko, Moviestarrentzat lan egiten duten teknikoekiko elkartasuna erakusteko Correscales korrikaz ariko dira plenoan.