100 metroko ur hodia berritu du Udalak, Martindegi auzoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 26a, 01:00

Konpondu, berritu eta lurazpian sartu du Hernaniko Uda­lak, Martindegi auzoko 100 metroko ur hodi bat. Jabego pribatuko lursail bat zeharkatzen zuen, eta orain arte lur gainean zegoen hodia. Azaldu dutenez, «matxura bat izan zuen azpiegiturak, eta konpontze lanak egiterakoan, Uda­lak kontuan hartu du, ja­be­ak zuhaitzak landatzeko as­moa zeukala, eta hodia bistan egoteak traba egiten ziola».
Horregatik, Aldundiaren baimena jaso, eta berritu eta lurazpian sartu zuen hodia. 5.530 euroko kostua izan du obrak.
Azaldu dutenez, obra­ri esker, «sarea hobe­tzeaz gain, Udalak errazagoa izango du etorkizunean mantenimendua eta konponketak egitea; eta lurren jabeak ere, trabarik gabe landatu ahalko ditu zuhaitzak bertan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!