Otsailean ere, aukera zabala izango da Hernaniko KZgunean, ordenagailuetan eta interneten trebatzeko. Hamar ikastaro eskainiko dituzte; sei Biteriko egoitzan bertan, eta beste lau urruneko formazioaren bitartez.
Hilaren aurreneko egunean bertan hasiko dira bost ikastaro: KZgunean, smartphone eta tabletena, eta ofimatikakoa; eta urruneko formazioarekin, wordpress, Android sistema operatiboa, eta argazkien retokeak GIMP erabiliz.
Hilaren 3an hasiko da sare sozialei buruzkoa, eta otsailaren 15ean, internetena eta Google Apps, hirurak ere Biterin bertan. Sare sozialena, urruneko formazioarekin ere emango dute (22an hasita), eta internetena egiteko berriro ere izango da aukera otsailaren bukaeran, 29tik aurrera.
Izenematea, zabalik
Ikastaroetan izena emateko, zabalik dago epea: tutor.hernani@kzgunea.net, 943 02 36 50 edo www.kzgunea.eus.