Aurreneko garaipena, bigarren estropadan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 01:00

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute Hernaniko arraunlariek asteburuan, Donibane Lohizunen, eta dagoeneko, au­rre­neko garaipena lortu du batel batek; jubeniletako mutilenak, hain zuzen, 8 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ziabogan laugarren sartu ziren, baina bigarren luzean egindako lan onari esker, az­karrenak izatea lortu zuten. Emoziorik ere ez zen falta izan, oso gertu izan baitzuten Getaria; 82 ehuneneko diferentziarekin sartu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!